Ezaguna da herrian Dinbi Banda aisialdi elkartearen jarduna; horiz eta berdez jantzita doaz kideak eta mota askotako perkusio instrumentuak astinduz festa, ekitaldi eta kaleak girotu ohi dituzte. Ezagunak izan arren, haien jarduna are gertuagotik ezagutzeko aukera eman nahi die Dinbi Bandako kideek herritarrei; batukadan murgiltzeko pare bat ate irekitako saio antolatu dituzte.
Lasarte-Orian izango dira bi jardunaldi horiek, urriaren 31n eta azaroaren 7an hurrenez hurren. 16:30etik 18:30era izango da lehenengoa eta 10:00etatik 12:00etara bigarrena. Antolatzaileek jakinarazi dute beharrezkoa dela izena ematea saio horietan parte hartzeko. Hainbat bide dituzte interesa dutenek: ikastaroa@dinbibanda.eus helbide elektronikora idatzi dezakete, 722 798 585 telefonora hots egin edo bestela sare sozialetan (Facebook edo Twitter) mezu pribatu bat bidaliz.