Intza KEko pilota eskolako kideak gogotsu entrenatzen

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 21a

Herriko Intza KE elkarteak pilota eskola jarri du martxan urtero moduan, eta hainbat gaztetxok eman dute izena aurtengoan ere.

Astearte eta ostegunetan biltzen dira Michelingo frontoian 20 bat gaztetxo, pilotan murgiltzen hasi eta kirola eginez tarte onak pasatzeko. Intza KE elkartearen pilota eskolan aritzen dira jokalari gazteak; ordu eta erdiko bi lan-saio burutzen dituzte astean, 18:30ean hasi eta 20:00etara bitartean. 

Herritarren batek haiekin batera entrenatzeko interesik edukiko balu, Michelingo frontoira bertara joan behar du aipatutako entrenamendu orduetan, Intza KEko kideekin hitz egin eta eskolan izena emateko.