Askapena eta bere kideen epaiketaren aurkako elkarretaratzea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 17a

Askapena erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa astelehenean hasiko da Auzitegi Nazionalean. Hori dela eta atzo ekimena egin zen Okendo plazan.

Askapena legez kanpo utzi eta 2010 urtean atxilotutako Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañez elkarteko kideentzat seina urteko espetxe zigorra eskatzen du Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak.

Epaiketa hau gaitsezteko hainbat izan dira azken hilabeteetan Euskal Herriko, zein nazioarteko hiriburu eta herrietan egin diren mobilizazioak. Atzo Lasarte-Oriaren txanda izan zen.

‘Internazionalista izatea ez da delitua. Gora Askapena!’ lemapean elkarretaratzea egin zen Okendo plazan.

Partehartzaileek hainbat herrialdeetako bandera erakutsi zituzten ekitaldian zehar: Euskal Herria, Nafarroa, Irlanda, Palestina, Sahara, Galiziako independentista edo Estelada.