LABek "Alternatiben Herria" ekimenean parte hartzera dei egiten du

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 16a, 21:00

Buruntzaldeako LAB sindikatuak dei egiten dio langileria guztiari urriaren 24an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Bilbon antolaturiko "Alternatiben Herria"-n parte hartzeko.

2015eko abenduan Parisen egingo den klima aldaketaren inguruko Goi Bilerari erantzuna eman asmoz, Ipar Euskal Herriko Bizi mugimenduak “Alternatiben Herriak” antolatzeko deialdia egin du, “sistema aldatu, ez klima” lemapean. Orain Hego Euskal Herrian jarraipena emango zaio mugimendu honek hasitako bideari.

"Alternatiben Herria" ekimenak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuan dauka jatorria. Orduan, euskal gehiengo sindikalak eta ehundik gora gizarte eragilek kritikatik alternatiben eraikuntza eta saretzeko pausoa eman zuten.

LAB sindikatuak “Alternatiben Herria" sistema hau dagoen aukera bakarra dela diotenen aurrean ekintza desobedientetzat dauka. “Gure oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu. Alternatibak badaude. Eta arazoa politikoa da. Botereak nork duen eta zeinen alde egiten duen da kontua. Erreforma ezberdinen erantzunean batu ginen, orain ordea alternatibak eta egin beharreko bideak batu behar gaitu. 24koak pauso indartsu bat izan behar du, aldaketaren agenda eragile guztien artean diseinatzeko”.