'Loquillos en ruta' Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 16a

Irailaren 11an, arratsaldean, 'Loquillos en ruta' ekimena dela eta, Lasarte-Oriara 70 bat motorzale gerturatu ziren.

Logroño, Iruñea eta Bilbotik etorritako motorzaleak bildu ziren Mendi Kafe-Rock tabernan. Izan ere, 'Loquillos en ruta' taldeeko motorzaleak osasun arazoak dituen Raul kidea bisitatzeraetorri ziren. Loquilloren musika entzuten zuten bitartean, Elizatze plazan haien motorrak ikusgai izan ziren.