Herritarren artean azkarrena Raul Gomez Margallo izan zen; meritu handiko 5. postua eskuratu zuen atletak. Erritmo benetan bizkorra eraman zuen lasterkariak, kilometroa 3 minutu eta 12 segundotan eginez. Santurtziko El Hassan Oubadik irabazi zuen lasterketa eta hark baino minutu bat eta 48 segundo gehiago behar izan zituen Margallok 10 kilometroko ibilbidea burutzeko.
Antonio Mazo herritarrak lehenengo 100 lasterkarien artean sailkatzea lortu zuen, 53. postuan zehazkatuz helmuga. Hortxe ibili ziren Jon Altuna eta Iraitz Pikabea ere, langa hori zeharkatzeko zorian; 101. eta 114. izan ziren hurrenez hurren.
Proban izan ziren herritarren sailkapena, hemen.