Jai magikoak dira Sorgin Jaiak, baina ekaina bukaerako trukoa ongi atera dadin hainbat hilabete lehenago hasten dira herriko sorginak lanean. Ostiral honetan egingo dute lehenengo bilera, datorren urteko festak prestatze aldera. 18:00etan bilduko dira Xirimiri elkartean, eta herritarrak bertara joatera animatzen dituzte antolatzaileek.
Herriko jai alternatiboek 15 urte beteko dituzte datorren urtean.