SuBerriren kontzertua 24ean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 13a

SuBerri akordeoi orkestrak bazkideentzako kontzertua eskainiko du urriaren 24ean San Pedron.

Elias Goikuriak zuzendutako SuBerri akordeoi orkestrak bazkideentzako kontzertua eskainiko du urriaren 24ean San Pedro elizan. Honakoa bazkideei zuzendutako kontzertu berezia izango da eta orkestrak errepertorio anitza eta zabala eskainiko du. Kontzertua 19:00etan hasiko da, mezaren ondoren eta bazkideei eskainitakoa izan arren, herritarrek ere dute aukera honetara gerturatzeko.