Herriko areto futboleko hainbat pardida bertan behera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 10a

Asteburu luzea izanda, herriko areto futbol txapelketako hainbat partida jokatu gabe geratu ziren.

Jardunaldi berezia izan da herriko areto futboleko txapelketakoa. Asteburu luzea izanda, hainbat taldetan jokalari falta izan eta partidak bertan behera uztea erabaki zuten batzuek. Hala ere, ostirala eta larunbata bitartean hainbat partida jokatu ziren normaltasunez Michelingo kirol gunean. 

Horrela izanda, asteburuko emaitzak izan dira: Izkiña 7 golekin gailendu zen Txoko tabernaren aurkakoan, hauek bi gol sartu arren, ezin izan zioten aurre egin aurkariari. Txindoki eta Trumoiren artekoan, 5-1eko emaitza izan zen, Reformas Lagunak eta Viña del Marren artekoan indarrak orekatuagoak egon ziren baina hala ere, lehenek irabazi zuten 5-3ko markagailuarekin. Azkenik, Kattagorri Insausti eta TSST taldeen norgehiagokan, 4-5ekoarekin irabazi zuen bigarrenak.

Horrela izanda, hurrengo jardunaldian lehian izango dira talde guztiak normaltasunez antolatzaileek argitu moduan.