Ander Garrido eta Yeray Mendibe kadeteak Vigora (Galizia) joango dira asteburu honetan, Espainiako Kopan parte hartzera. Bestalde, senior mailako Asier Sagastik, Beñat Elizaldek, Esteban Martinezek eta Josu Olmosek Irunen dute hitzordua, bertan jokatuko baita Super Kopa delakoa. Lehengo urteko bide beretik jarraitu eta tatami gainean emaitza onak erdiesten saiatuko dira LOKEko judokak asteburu honetatik hasita.