Intza KEk 13-22 hartu zuen mendean Aurrera-Saiaz taldea Gipuzkoako kluben txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 9a

Bigarren garaipena poltsikoratu zuten asteburuan Intza KEko senior mailako pilotariek, Bidania-Goiatzeko Aurrera-Saiaz taldea 13-22 menderatu ostean.

 Gipuzkoako Kluben arteko txapel-ketan ari dira buru-belarri, eta hiru jardunalditatik bitan garaipenak erdietsi dituzte. Maila mantentzea da haien helburu nagusia; erritmo honetan jarraituz gero gora begiratzeko aukera ere izango dute herriko pilotariek. Joan den astean Oiartzungo Oiarpe taldea hartu zuten mendean Michelingo pilotalekuan, 22-13. Asteburuan ez dute partidurik jokatuko, zubia dela-eta astebeteko geldialdia egingo baitute.