Sententziak jasotzen du, zigorra betetzeko gehienezko epea 30 urtekoa dela. Gogoratu behar da ekainean, 17 urteko zigorra ebazten zela lasarteoriarrarentzat 1986. urteko beste kausa batengatik.
Ondorioz, gehienezko espetxe zigor horretatik kenduko zaizkio dagoeneko kartzelan egindako ia 28 urteak. Bi jazoera hauek medio herritarra atxilotzeko agindua eman zen urtarrilaren 19an, 45 egun lehenago aske geratu ondoren.