Usurbilgo agronomo eta paisajistak baratzaren inguruko liburua atera du Argiarekin eta honetan asko dira azaltzen dituen gaiak. Euskal Herriko baratza, tradizioz, anitza izan dela azpimarratu zuen eta egun uniformaziorako joera dagoenez kultura hori galtzen ari dela esan zuen. Horretaz gain, liburua idazteko garaian, euskara zeinen aberatsa den konturatu da eskualde, herri bakoitzean izen ezberdinak topatu dituelarik landare zein baratzeko lanentzat.
Galderen txandan bertaratutakoek gai asko planteatu zizkioten eta besteak beste, Ilargiaren faseen inguruan mintzatu zitzaien Errekondok. Hitzaldia Euskal Jaiko egitarauan lehenengo ekintza izan zen eta harrera beroa izan zuen.