Ganbo Iturrik antolatutako jardunaldian, hizpide izango dituzte; “Indarkeriak auzo eta herrietan utzi dituen (begi-bistako nahiz ezkutuko) ondorioei aurre egin. Bizikidetza ez da giza-eskubideen urraketa oro salatzera edo kaltetuei ordainbideak irekitzera mugatzen, gaiztotutako giza-harremanak sendatzeko ahalegina beharrezkoa da”. Bigarrenez, “Elkarrekin bizitzeaz hitz egitea desio dugun bizikidetza osatzen aritzea dela uste dugu. Herritarrek esku-hartzea nahi dugu elkarbizitzaren berreraikuntzan. Laguna-etsaia dialektikaren nagusitasuna ezabatu nahi dugu gure auzo-herrietatik”. Azkenik, “bakearen agenda politikoaren gora-beherak aparte, gizarte harremanak suspertzeko toki diferenteetan egin diren saioak ezagutu nahi ditugu, eta berauen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak. Saio bakoitzean, herritarrok esku-hartzeko ireki bide eta azaldu oztopoak neurtu nahi ditugu. Zenbat balio dute bizikidetza-gune hauek? Gatazka-ereduen aurrean jarrita, zenbaterainoko ekimen, prozesu eta erantzunbide sortzen dituzte?”
Galdera hauen inguruan jarduteko, hiru mintzakide izango dira elkartearen egoitzan 11:00etan hasiko den jardunaldian. Iker Uson (Baketik taldeko teknikaria), Joxeagus Arrieta (Tolosako elkarbizitza taldeko kidea) eta Patxi Meabe (Etikarteko kidea).
Ikastaroan izen emateko ganboiturri@gmail.com helbidean egin behar da.