Udako txokoetako argazkiak Ttakunen eskuratu daitezke

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 2a

Abenturaz beteak izan dira Udako txokoak, eta hainbat argazki eta irudi polit utzi dituzte. Horiek eskuratu nahi dituztenek Ttakun kultur elkartera gerturatu beharko dute USB batekin.

Udako txokoetako argazkiak eskuratu nahi dituztenek Ttakun kultur elkartera gerturatu beharko dute USB batekin, 9:00etatik 13:00etara (astelehenetan ezik, harrera itxita baitago goizez) edo 16:30etik 19:30era. Bestela, aisia@ttakun helbide elektronikora idatzi dezakete edo 943 36 68 58 telefonora hots egin.