Iñigo Artola bere saltsan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 25a

Iñigo Artola herritarrarentzat egun bereziak dira hauek. Oporrak hartu eta Zinemaldira joaten da filmak ikusi eta aktoreekin argazkiak ateratzera. Dagoeneko erredakzioan uzti dizkigu aurten bildutako altxorretako batzuk.

Iñigo Artolak Zinemaldia modu berezian bizi du. Filmeak ikusteaz gain, aktore, zuzendari eta produktore zein kazetari ezagunekin argazkiak ateratzea izaten da bere erronka. Zinemaldiko egitaraua ondo aztertzen du eta hortxe egoten da bere kamararekin zain. Azkenean bere saria izaten du itxaronaldiak eta ederki ageri da hamaika aktorekin. Zinemaldia oraindik martxan dagoen arren, Iñigok Txintxarriko erredakzioan utzi ditu aurten lortutako zenbait altxor.