Arteaga-Erasun bikoteak 22-17 irabazi zuen finalean.
Partida berdindua eta borrokatua izan zen eta azken tantoetan erabaki zen. Hamazazpina berdindu ostean, Arteaga eta Erasunen esperientzia erabakigarri izan zen eta garaipena erdietsi zuten.
Lasarte-Oriako aurrelariak lan ederra egin zuen 13 tanto eskuratuta eta garaikurraz gain, txapelketako jokalari osoena eta jatorrena izateagatik zilarrezko San Fermina jaso zuen Joseba Asirón Iruñeako alkatearen eskuetatik.