Udazken festa ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 28a

Zabaleta auzoko lagunek udazkenari ongi etorria emango diote urriaren 2an, 19:00etatik aurrera.

Lehenik, Goiener energia kooperatibako lagunek egungo sistema elektrikoari buruz hitz egingo dute, baita honetan ez murgiltzeko dauden irtenbideei buruz ere.

Jarraian, 20:30ak aldera, sardina goxoak dastatuko ahal dira Antonio Blas Plazan, ohikoa den sardinajanari esker.