Lan hitzarmena adostea ez da lan erraza izaten enpresetan. Negoziaketa luzeak eta gogorrak izaten dira. Eta Lasarte-Oriako Michelin enpresan negoziaketak luzera joko duela dirudi.
Duela bost hilabete, Lasarte-Oriako langile batzordea Zentro arteko batzordetik atera ostean, enpresako zuzendaritzarekin hasi zen lan hitzarmen berria negoziatzen.
Hilabete hauetan, bi aldeek haien baldintzak eta eskakizunak jarri dituzte mahai gainean, baina oraindik ez da akordiorik lortu.
LABen salaketa
Michelingo LAB sail sindikalak, Michelingo zuzendar-tzak negoziazioan duen jarrera salatu du.
“Negoziaketak hasi zirenetik 5 hilabete igaro direnean zuzendaritzak mahai gainean jartzen dituen baldintzak langileen lan egoera okertzera datoz,” adierazi du sail sindikalak.
Izan ere, LABek jakitera eman duenez, KPIarekin lotura galduko duen soldata igoera, lanaldiaren malgutasun itzela edo soldaten balio eskala bikoitzak baitira aurkeztutako baldintzetako batzuk.
Honetaz gain, lantokiaren etorkizunak eskatzen duen plantilla berrikuntzarik ez du aurreikusten eta euskarari ez dio lekurik egiten.
Mobilizazioak
Hori dela eta, LAB atal sindikalaren ustez, ”bada garaia langileek beharretara egokituko diren negoziazioei heltzeko”.
Eta hori lortzeko bidean Michelingo langileak mobilizazioak egiten hasi dira, oraingoz enpresa aurrealdean biltzen hasi dira, baina ekin-tza gehiago ere egingo dituztela adierazi dute.
LABen iritziz, ”bide horretan sakondu beharrean gara, hori bait da enpresa zuzendaritzak uzten digun bide bakarra”.