Etxegabetze bat ekidin da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 18a

Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez, Jesus Zaballos alkatea ekainean Bankinterrekin bitartekotza egin du Lasarte-Oriako familia baten etxegabetzea ekiditeko.

Bitartekotzari esker, etxegabetze eskaera bertan behera utzi zuen bankuak eta pagamenduen baldintzak birnegoziatu ahal izan zituen familiak.