LOKEren tenis eskolak hasi ditu entrenamenduak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 18a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko tenis alorrak ere hasi ditu denboraldi berriko entrenamenduak.

Irailaren 10ean ekin zioten lanari. Saileko arduradunek aipatu dutenez, lan-saioen ordutegiak lehengo urteko berberak izango dira. Dena dela, ohartarazi dute taldeak antolatzen ari direla oraindik, lehenengo bi asteetako zeregina hori izaten baita.

Saileko arduradunekin harremanetan jarri nahi izanez gero, interesa dutenek kirol-guneko tenis pistetara joan beharko dute arratsaldeko 18:30etik aurrera. Bestela, 647 15 61 46 telefono zenbakira ere hots egin dezakete. Azkenik, arduradunek gogorarazi dute 7 eta 9 urte bitarteko neska-mutilentzat irekita dagoela oraindik izena emateko epea.