Saskibaloizaleentzat hitzordua astearteetan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 18a

Herritar talde bat asteartero biltzen da Michelingo kirol-gunean saskibaloian aritzeko. 20:00etatik 22:00etara aritzen dira.

Saskibaloia atsegin duten herritarrek badute aukera kirol horretan aritzeko talde federaturen batean egon gabe. Herritar talde bat astearte guztietan biltzen da Michelingo kirol-gunean, lagunartean saskibaloi partidak jokatzeko, 20:00etatik 22:00etara. 

Interesa dutenek 676 02 64 24 telefonora deitu edo elperryjmmd@yahoo.es helbide elektronikora idatzi beharko dute.