Chourraut Joko Olinpikoetatik gertuago

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 19a

Maialen Chourraut herritarrak 5. postuan bukatu du Londresen ospatu den Munduko Slalom Txapelketa.

Londresko Lee Valley White Center piraguismo zentroan zuen hitzordu garrantzitsua gaur Maialen Chourraut herritarrak eta ez du hutsik egin. Munduko Slalom txapelketako finalaurrekoan onena izan da K1 modalitatean 14:38ko denborarekin. Finalean ordea ez du hainbesteko zorterik izan. Palarekin atea jo eta azkenean 5. postuan bukatu du.

Herritarra pozik azaldu da egindako lanarekin. “Gogorra baina sariarekin", izan ere, finalean 5. postua erdietsi arren, taldeak ziurtatu egin du Rio De Janeiroko Joko Olinpikoetarako plaza. Guztira, 15 herrialdek eskuratu dute txartela.