'Hirian bizikleta erabiltzeari buruzko ikastaroa' delakoa zuten prestatuta Mugikortasun Astearen antolatzaileek gaur arratsalderako, baina jakinarazi dute azkenean ez dutela egingo. 18:30etik 20:00etara bitartean ematea aurreikusten zuten.
Bestalde, antolatzaileek gogorarazi nahi dute 'Muittu Manttangorri' herriko autobus zerbitzua doakoa izango dela biharko egunean zehar.