Lehenengo zatian lortu zuen etxeko taldeak gerora erabakigarria izango zen abantaila, 25-0. Bigarren zatian defentsa gogortu zuen Bera Berak eta Babyauto Zarautzek abantaila eustera jokatu zuenez, ez ziren entsegu asko ikusi Astin. Bukaeran, 32-5 Babyautorentzat. Xabi eta Ander Rekondo herritarrak aritu ziren norgehiagoka horretan; 80 minutuak jokatu zituen Xabik eta 63. minutuan atera zen zelaira Ander. Herrikoak diren jokalari gehienak Euskal Ligako ZRT/Beltzak taldean ariko dira, goiko taldearen deiaren zain.