Asteartean hasiko ditu entrenamendu saioak Intza KEren pilota eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 11

2000 eta 2008. urte bitartean jaiotako gazteek eta pilotan aritu nahi dutenek datorren asteartean dute lehen hitzordua, Michelingo frontoian.

18:30ean hasiko dute saioa, 20:00ak bitartean. Astearte eta ostegunetan entrenatuko dute. Izena eman nahi duen orok aipatutako ordu tartean joan beharko du Michelingo frontoira.