Buruntzaldea IKTko igerilariak Kontxako Badiako itsas zeharkaldian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 11

Larunbat honetan Kontxako Badiako zeharkaldian hartuko dute parte Buruntzaldea IKTko zenbait igerilarik, 11:00etan, infantil kategorian.

Ainhoa Martin, Leire Martin, Irati Arzalluz eta Joane Arzalluz izango dira taldea ordezkatuko duten lau kirolariak. 740 metroko ibilbidea osatu beharko dute.

Infantil mailan bakarrik ez, senior mailan ere herriko hainbat igerilari ariko dira. 11:45ean hasiko da euren proba. 2 kilometro eta 220 metroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Lasarte-Oriako bost igerilari egongo dira irteera-lerroan: Xabier Elizegi, Iñigo Arias, Oscar Gil, Juan Vicente Martin eta Izaskun Salazar.