Udal Euskaltegian izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 14a

Lasarte-Oriako Udal euskaltegiaren matrikulazio garaia bihar amaitzen da.

Euskara ikasi edo hizkuntz eskakizunak eta HABEren azterketak prestatzeko saioak eskaintzen ditu Udal euskaltegiak eta ikasgelara hurbildu ezin direnentzat, auto-ikaskuntzaren aukera ere badute.

Ikastaroaren iraupena irailetik ekainera da. Klaseak astelehenetik ostegunera dira eta ordutegi zabala dute. Txandaka aritzeko aukera ere eskaintzen da.

Izena emateko azken eguna bihar irailaren 15a da.  Ikasleek matrikularen %85a berreskuratu dezakete, Udalaren dirulaguntzei esker. Informazio gehiagorako 943 361 621 telefonora deitu, 9:00etatik 19:15era.