Pasa den larunbatean birritan aritu ziren Errendimenduko juniorrak, Kiroldegian. Goizeko norgehiagoka irabazi egin zuten Teresianas talde nafarraren kontra, 76-40. Arratsaldean La Salle bizkaitarren aurka neurtu zituzten indarrak eta 50-58 galdu zuten.