Psicoacustic-en kontzertua bertan behera berriro ere

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 17a

Taldeko kide baten arazo familiarrak direla eta larunbatean Isla plazan eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratzen da.

Psicoacustic herriko taldeak The Beatles taldearen 'Help' tributo kontzertua eskainiko behar zuen larunbatean, arratsaldeko 19:30ean, Isla Plazan.

Bigarren aldia da emanaldia atzeratzen dena. Uztailaren 18an, Kultur Kale zikloari hasiera eman behar zion herriko taldeak, baina eguraldi iragarpen txarragatik bertan behera geratu zen. Oraingoan, talde kide baten arazo familiarrak dira kontzertua bertan behera uztearen arrazoiak.

Zikloko antolakuntzak ez du zehaztu emanaldia beste data batean eskaini ahalko den.