Mikel Esnal Espainiako txapeldun 50 tximeleta proban

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 28a

Ezin hobeto ekin dio Buruntzaldea IKTko igerilariak Gijonen jokatzen ari den Espainiako txapelketari. Esnalek lehenengo postua eskuratu du gaur 50 tximeleta proban, master-aurre kategorian (20-24 urte bitartekoak). Horrez gain, marka pertsonal berria ezarri zuen: 25 segundo eta 68 ehuneko, hain zuzen.

Esnal bera eta Haitz Mitxelena ari dira konpetitzen bertan; 10. postuan sailkatu da Mitxelena, 27''93ko denbora eginez. Igandera arte ariko dira bi igerilariak Gijonen. 

Hainbat proba eta distantziatan ariko dira biak. Esnalek 50 bizkar, 50 libre eta 100 tximeleta ditu oraindik egiteke. Mitxelenak berriz, 100 eta 200 tximeleta eta 100 estiloak ditu aurretik.

Sasoi puntu bikainean dira biak, eta lehen egunetik ari dira hori frogatzen Asturias aldean.