Lasarte-Oriako hezkuntza proiektua aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 30a

'Lasarte-Oriako curriculuma eraiki. Orioko esperientzia' hitzaldia antolatu da. Honetan Orioko esperientzia ezagutu eta Lasarte-Oriako egoeraz mintzatuko da.

Otsailaren 2an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxean, 'Lasarte-Oriako curriculuma eraiki. Orioko esperientzia' hitzaldia antolatu da.

Honetan Orioko curriculum taldeko Ruben Iglesias eta Ainhoa Zumetak haien esperientzia aurkeztuko dute.

Era berean, Lasarte-Oriak hezkuntza proiektu propioa izateak duen garrantziaz ere arituko dira.