Udal Gobernuak Bilduri gezurrik ez esateko eskatu dio

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 29a

Gaur goizean, EHBilduk lehengo astean eskainitako prentsaurrekoari erantzun dio Gobernuak. EHBilduk gezurrak besterik esan ez zituela azpimarratu du Jesus Zaballos alkateak. Guztia probatzeko aldizkariak, udalbatzar eta batzorde aktak erakutsi ditu agerraldian.

Lasarte-Oriako Udal gobernuak EHBilduri gezurrak esatea leporatu dio gaurko agerraldian. Izan ere, EHBilduk bere egindako proiektu batzuk PSE-EEk martxan jarri edo ahalbideratu dituela adierazi baitu alkateak, "eta horretarako dokumentuak ekarri ditut".

Jesus Zaballos alkateak adierazi duenez, legealdi aldaketa dagoenean herentzia bat geratzen da, batzuetan negatiboa da eta besteetan positiboa. "Herriaren aldekoa bada ez dugu atzera botako beste alderdi batek egindako lana, baina gaizki egina dagoenari irtenbidea bilatuko diogu. Tximistarreta parkeari, esate baterako, EHBilduren proeiktu garrantzitsuenetako batek ez zituen segurtasun neurriak betetzen. Haurrentzako jolasek hondar edo gomazko zorua izan beharko lukete eta orain lurra dago. Hau konpontzeko kreditu aldaketa bat egin da".

"Ez zen gure asmoa EHBilduren kudeaketa txarra agerian uztea, baina bere gezurrei erantzun beharra ikusi dugu," atxiki du alkateak.

Garajeak

Okendoko garajeei dagokionez, Zaballosek azaldu du, PSEk ez duela inoiz asmorik izan hauek saltzeko. "Gure asmoa aparkaleku izatea edo alokairuan jartzea zen. Osasun Zentroko aparkalekuak ematen zituen arazaak ikusirik ideia onena alokairua jartzea izango zela erabaki genuen eta horrela jakin arazi genuen 2011. legealdiko hausteskunde-programan, zehazki 50. puntua zen," aipatu du.

Gainera, EHBilduri herritarrei informazio guztia ematea eskatu dio, izan ere, alkatearen aburuz, gai honetan oztopoak besterik ez ditu jarri. "Aurreko legealdian etxebizitza saila kendu zuen EHBilduk. Ondorioz, garajeen alokairua kudeatzeko herriko finka-administratzaileen artean lehiaketara atera behar izan dugu nork kudeatuko duen prozedura guztia. Azkenean, Maite Beteluk irabazi du. Etxebizitza Saila egongo balitz Udalak kudeatuko luke eta diru hori aurreztuko genuke, baina ez da horrela izan". 

Honekin lotuta, alokairuko prozedura baldintza-agiriak PSE Udal Gobernuan zegoela onartu zirela aipatu du eta EHBilduk hauen alde bozkatu ez izatea arraroa deritzola azpimarratu du, "alkate oahiak baldintza-agiriak landuta zeudela adierazi zuen agerraldian, baina urrian aurkeztu genituen baldintza-agiriak Ogasun batzordean eta EHBildu abstenitu egin zen. Ez da logikoa alde bozkatu ez izana".

Hori dela eta, Okendoko garajeen alokairu prozeduraren kudeaketa lanak egungo Udal gobernuak aurrera eraman dituela nabarmendu du alkateak, "EHBilduk ez dezala merezimendua eskatu".

Asfaltatzea

Lasarte-Oriako keleen asfaltatze lanei buruz ere mintzatu da, "ez da egia asfaltatzearen aurka bozkatu genuenik". Jesus Zaballosek aditzera eman duenez, "partida hori ez zegoen 2015 urteko aurrekontuetan aurreikusia. 2014 urteko soberakinari esker, txosten gehigarri batean sartu zen asfaltatzea eta honen alde bozkatu genuen".

Gainera, Pablo Barrio alkate ohiari memoria txarra izatea egotzi dio. Izan ere, bere legealdiko lau urteetan udal aldizkariko zenbaki ezberdinetan, asfaltatzea egingo zela iragarri baitzen, "baina ez da ezer egin".

Are gehiago alkateak PSE-EEk 2012, 2013 eta 2014 urteetako aurrekontuetan asfaltatzeko lanentzako partida eskatzen zuen emandakinak egin zituela azpimarratu du, "baina EHBilduk EAJ eta Lasarte-Oriako Herritar Plataformaren babesarekin atzera bota zituen"

Mugi txartela

Bestalde, EHBilduk Manttangorri autobusa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritzaren barruan sartzea bideratu zuela onartu du alkateak. "Legealdia amaitzean oraindik prozesua amaitzeko zegoen noski. Egungo Udal Gobernuak udalbatzarrera gaia eraman zuen, nahiz eta atzera bota zezakeen eta honen alde egin zuen. Nahiz eta jakin auzo elkarteei gezurra esan zitzaiela. Hauekin prezio igoko ez zela hitz egina zuen aurreko Gobernuak, baina Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritzan sartzean baldintza batzuk onartu behar dira eta prezioak dira horietako bat."

Honekin lotuta, Mugi txartela erabili ahal izateko makinak egungo gobernuak erosi dituela ere eman du jakitera.

Era berean, PSE-EEk auzo elkarteetakin lanean egin eta gero proba pilotoa martxan jarri eta Bilduk honi murrizketak egitea salatu du. "Astean zehar ordutegi askotan ez dago zerbitzurik, ezta asteburuetan ere. Lehen bi gidari zeuden eta egun bakarra dago".

Kiroldegiko makinak

Kiroldegiko ekipamenduari buruz ere azazlpenak eskaini ditu alkateak eta EHBilduri makinen erosketa bere gain ez hartzea eskatu dio.

"Sasoetako orubeen eraustea bertan behera geartzen zela jakitean, bertako berurbanizatze lanei zuzendutako 300.000 euro eskura izango genituela konturatu ginen eta kreditu aldaketa bat egitea erabaki genuen. Diru horrekin, besteak beste, kiroldegiko makina berriak erosi dira. Gaia Ogasun Batzordean landu zenean EHBildu abstenitu egin zen," azpimarratu du.

EHBilduk 2015 urteko aurrekontuetan kirol ekipamendua ez zuela aurreikusi ere adierazi du, "Michelingo kirol gunea legionelaren araudi berrira eguneratzeko lanak aurreikusiak zeuden".

Sasoeta-Zumaburu ikastetxea

Hau guztiaz gain, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Burunzpe guraso elkarteari gezurra esan izana ere leporatu dio. "Zumaburuko fatxada eta jolaslekuko estaldura konpontzeko proeiktua egina eta onartua zegoela esan zien Bilduk, baina guk bilatu dugun arren, ez dugu proiekturik aurkitu. Horregatik, premiaz lanak esleitzeko deialdia egin behar izan genuen".

Udal araudia 

Udal araudi berriaren gaia ere jorratu du. Zirriborria 2011. urtean Zaballos alkate zegoela martxan jarri zela jakinarazi du.

Zaballosen hitzetan, "Udalbatzarren araudi bat egiteko eskatu nion idazkariari, orduan genituen protokolo arazoak ekiditeko. Idazkariak ez zuen denborarik izan legealdi horretan lana amaitzeko eta hurrengoan egin zuen. EHBilduko alkateari eman zion azkenik zirriborroa eta honek kaxa batean sartu zuen legealdia amaitzeko 2 hilabete falta zirenera arte. Orduan, aurkeztu zuen zirriborroa eta beste alderdiek itxaroteko eskatu genion, legealdi berrian alderdi berri bat egongo zela aurreikusiz."

Udal Gobernuak koherentzia falta ere egotzi dio EHBilduri, "Gobernuan zela zirriborroan gauza bat defendatzen zuen eta orain oposizioan dagoela kontrakoa dio".

Hau guztiagatik, gezurrik ez esateko eta herritarrak ez engainatzeko eskatu dio alkateak EHBilduri.