Gasteizko hilketa eta eraso sexistak salatzeko elkarretaratzea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 28a

Astelehenean 17 hilabeteko haurraren hilketa salatzeo elkarretaratzea egin dute Okendo plazan.

Arratsaldeko 20:00etan herritar ugari bildu da Okendo plazan gertaera salatzeko. Mugimendu feministak deituta, Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere egin dituzte elkarretaratzeak. Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen esaterako.

Azaldu dute oraingoan "Gasteizko erasoa salatzeko elkartu" direla, baina azpimarratu dute "emakumeek egunero pairatu behar izaten dituztela". Izan ere, hilketak "biolentzia matxistaren izebergaren punta" dira. Horregatik, horren aurka borrokatzea "denon ardura" dela nabarmendu dute.

Haurraren hileta Burgosen egin dute gaur, eta adierazi dutenez, amaren osasun egoerak hobera egin du. Erasotzaileak zauri larriak eragin zizkion, eta zainketa berezietatik atera dute jadanik.