Rekondo anaiek irabazi dute mus txapelketako Lasarte-Oriako kanporaketa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 30a

Ander eta Joseba Rekondok irabazi dute Euskal Herriko Mus Txapelketako Lasarte-Oriako kanporaketa.

Gipuzkoako fasera sailkatu dira Rekondo anaiak finalean Jon Begiristain eta Javi Solchaga garaitu ostean. Halaber, Riojanos Erretegian afaria irabazi dute garaileek. Guztira, hamar bikotek hartu zuten parte Xirimiri Elkartean jokatutako fasean.

Otsailaren 20an, Alegian lehiatu beharko dira orain Gipuzkoako herrietako irabazleen aurka. Onenen artean sailkatuz gero, Euskal Herriko finalerako txartela lortuko lukete Urdiñarben, Zuberoan. Bertan txapela lortzen dutenek 3.000 euro eta nazioartera bidaia ere irabaziko dute.