Ume eta nagusiei eskainitako lana da 'Amour'. Jokin Oregiren gidaritzapean haur talde baten istorioa kontatzen du. Helduak imitatzen dituzte eta jolasean aritzen dira maitasuna eta gorrotoa bezalako emozioak ezagutu. 60 urte igaro ondoren, pertsonai berdinek maitasunari aukera emateko prest agertzen dira.
Belaunaldien arteko muga gainditu daitekeela erakutsi nahi du 'Amour'-ek. Nagusiek eta txikienek elkarrekin ondo pasa dezaketela, alegia.
Herritar ugari gerturatu zen Manuel Lekuona kultur etxera. Txikien algarak auditorioan entzun ahal izan ziren ikuskizunak iraun bitartean.
Tartean antzerki konpainiak ekoitzitako lana da 'Amour'. 'Marie de Jongh' proiektuaren barnean, umeentzako antzerkilanak egiten dituzte, ahalik eta kalitate handienekoak. Entretenitzeaz gain, balioetan aberatsak diren lanak idazten saiatzen dira.