Musika eskolan izena emateko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 1a

Musika eskolan matrikulatzeko epea gaur hasi eta 11 arte izango da zabalik.

Udal Musika eskolan plaza libreak dituzten Musika Hizkuntza eta instrumentuetara matrikulatzeko epea gaur ireki da eta datorren ostirala, irailak 11 arte izango da zabalik.

Izena ematea astean zehar 09:00etatik 13:00etara Manuel Lekuonan egin beharko dela gogoratzen dute Musika eskolako lagunek.