Ikastaro hauek Lanbidek diruz lagunduntzen ditu, eta horrela izanda aukera dago honakoak ikasten hasteko; eraikinetako ur-erabileraren eraginkortasuna, eguzki-instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak, energiaren erabilera eraginkorra sustatzea, oinarrizko mekanizazioa, eguzki- energia termikoko instalazioak muntatzeko eta mantentzeko oinarrizko eragiketak, fabrikazio mekanikoko laguntza eragiketak, CNC fresa Heidenhain programazioa eta torno Fanuc eta Cam Gibbs programazioa eta azkenik, fabrikazio mekanikoko produktuen dokumentazio teknikoa-3D diseinua CATIA.
Ikastaroak datozen hilabeteetan hasiko dira eta iraupen ezberdina izango dute. 40 eta 400 orduko ikastaroak dira guztiak. Bakoitzaren inguruko informazioa eskuratzeko www.lhusurbil.eus webgunean edo 943 364 600 telefonoan egin behar da.