Honen baitan astero-astero boluntario talde batek gidatuta, ibilbide ezberdinak egin ahal izan dituzte adineko bizilagunek. Biyak Bateko bazkideen artean izan dira bai boluntarioak ibilbideak gidatzeko baita erabiltzaileak ere eta bertan, jubilatuen egoitzan egin zen ostiralean bilera.
Honetan egistasmoan parte hartzen duten erakunde, elkarte eta erabiltzaileak bildu ziren ikasturteko balorazioa egiteko eta ikasturte berriko egutegia zehazteko.
Honela, irailetik ekainera ostiralero 11:00etan aterako dira Okendo plazatik eta urriaren 2an, nagusien omenaldi astearen barruan, jaialdia izango dute.
Makinak
Bestalde, Karlos Altuna Kirol Zerbitzuko arduradunak gogoratu zuenez, Kontzeju txiki plazan dauden makina ezberdinetan ariketa fisikoak modu egokian egin ditzaten erakusten dutela ere egitasmo honetan, baita eguraldi txarra eginez gero, arkupeetan etxean egin daitezkeen beste ariketa batzuk erakusten dituztela ere. Hitzordua irailaren 15tik aurrera, asteartero goizeko 10:30ean da.
“Saio hauen bitartez, herritarrek beste egun batzuetan ere hauek erabiltzeko ohitura hartzea da,” aipatu zuen bileran.
Sustapena
Honetaz gain, hobetzeko dauden hainbat gauza eztabaidatu zituzten. Besteak beste, pertsona adinduen partehartzea nola sustatu.
Honen harira, egitasmoko ekintza bakoitzean lortzen diren zigiluak batuz, erabiltzaileei sariak ematea erabaki zen. Esate baterako hamar zigilu batuta kamiseta bat lortuko dute.
Hurrengo jarraipen bilera abenduaren 17an egingo da goizeko 11:00etan.