Maialen Chourraut, sasoi betean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 5a

Forman iritsiko da Maialen Chourraut herriko piraguista Londresko Munduko txapelketara.

Abuztu hasieran Slalom titulua irabazi zuen Orthezko kanalean. Sei jardunaldiz osatutako ligaxkan gailendu zen; 4 urre irabazi zituen, zilar bat eta bron-tze bat. Bestalde, Pauko kanalean ere hartu zuen parte, Munduko Kopako azken proban. Bakarka zazpigarren postuan amaitu zuen, baina taldeka podiumeko lehen kaxoira igotzea lortu zuen, Irati Goikoetxea eta Marta Martinezekin batera.