Babyauto Zarautz Beltzak-en errugbi taldeak denboraldi-aurrean murgilduta

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 9a

2015-2016 denboraldia prestatzen hasiak dira kategoria desberdinetako taldeak. 14, 16 eta 18 urtez azpikoak entrenatzen hasi dira eta seniorrek zenbait lagunarteko partidu jokatu dituzte.

Abuztuaren 29an Hernani garaitu zuten, Iñaki Quesada zenaren omenaldi-norgehiagokan. Pasa den larunbatean ezin izan zuten Boucau-Tarnos talde frantsesa mendean hartu baina berehala kendu zuten arantzatxoa, asteartean Atletico San Sebastiani 7-26 irabazi ostean. Hainbat herritarrek hartu dute parte: Xabi Prietok, Ander eta Xabi Rekondok, David Vegak eta Iñigo Rodriguez-Navasek. Unai Urruzola, Beñat Arroyo, Ibai Mitxelena eta Andoni Amonarriz laster sartuko dira taldean.

Bestalde, ostiral honetan jarriko dute martxan errugbi eskola. Michelinen entrenatuko dute, 18:15etan. 10 eta 12 urtez azpiko taldeetako gaztetxoak ariko dira bertan.