Neguko ordutegia herriko kirol instalazioetan gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 1a

Iraila hastearekin batera udako ordutegia alde batera utzi eta negukoari ekin diote gaur Lasarte-Oriako kirol instalazioek, Kiroldegiak eta Kirol Guneak hain zuzen ere.

Herriko bi kirol instalazioek neguko ordutegiari ekin diote gaur bertan, iraila hastearekin batera. 

Kiroldegia 7:00etatik 22:30era zabalduko dute astegunetan, 9:00etatik 20:00etara larunbatetan eta 9:00etatik 13:00etara igandetan.

Michelingo Kirol Guneari dagokionean, astegunetan 15:30etatik 22:30era irekiko dute. Larunbatetan berriz, 9:00etatik 20:00ak bitartean egongo da zabalik eta 9:00etatik 13:00etara igandetan.