Itoitz Rodriguez hirugarren Valladoliden

Txintxarri Aldizkaria 2015eko uztailaren 11

Jubenilen Espainiako txapelketa ospatu zen uztailaren 5ean Valladoliden, eta Realeko atleta Itoitz Rodriguezek brontzezko domina kolkoratu zuen. 400 metroetan marka pertsonala haustea lortu zuen (48,24 segundo) final oso ona eginda, baina ezin izan zuen garaipena eskuratu. 

Triatloiari dagokionez, Pasai Donibanen izan zen Pili Bodegas, uztailaren 5ean baita ere. 750 metro egin zituen igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 km. korrika. Ordu bat, 23 minutu eta 36 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Charlotte McShane australiarrak irabazi zuen triatloia 1:16:05 eginda.