Lokalen eraustea geratu da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko uztailaren 7a

Lasarte-Oriako Udalak San Marcial eta Uzturre plazetako etxe arteko lokalen erausketa hasi zuen apirilaren amaieran. Baina Udalak jakitera eman duenez, lanak geratu behar izan dira amiantoa aurkitu delako. Orain materiala kentzeko Eusko Jaurlaritzaren onespenaren zain daude eta lanak bi hilabetez atzeratuko direla aurreikusten da.

San Marcial eta Uzturre plazetako beheko lokalak eraisteko lanak bertan behera gelditu dira aldi baterako. 

Lasarte-Oriako Udalak azaldu duenez, aurreikusi gabeko kontua izan da. Izan ere, amiantoa duten fibrozementuzko hodiak agertu baitira.

Hauek kentzeko proiektu zehatz bat aurkeztu behar izan dio Udalak Eusko Jaurlaritzari. Gainera, amiantodun materiala denez espezializatutako enpresa berezi bat sartuko da hodiak erretiratzeko. 

Orain Jaurlaritzaren onespenaren zain daude eta porzesuak bi hilabeteko luzaera izatea aurreikusten da.

Telefonicako kableak

Honetaz gain, Udalak jakitera eman duenez, Telefonicak zonaldeko sarea aldatu eta beheko lokaletako fatxadetatik zintzilika dauden kableak kendu behar ditu. 

Kableak lurperatzeko beharrezkoa den obra zibila hasi da. “Baina Telefonicak berak aldatu behar du kableria” azpimarratzen du Udalak. 

Udal Gobernua penatua

Udal Gobernuak bere atsekabea agertu da lanen atzerapena dela eta, “erabat penatzen gaitu atzerapenak. Espero dugu, bizilagunek irrikaz espero duten obra, beheko lokalak eraisteko lanarekin bukatzea eta agindutako epearen barruan bukatu ahal izatea”.

Era berean, Udal Gobernu berriko taldeak zonaldeko gainerako beheko lokalen eraisketa proiektuarekin jarraitzeko borondatea agertu du.  Eta horretarako behar diren errekurtsoak jarriko dituzte aurrerantzean.