Urrian hasiko du denboraldia Ostadar Antonio Aroztegiak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko uztailaren 7a

Urriaren 4an ekingo dio 2015-2016 sasoiari Ostadar Antonio Aroztegiak. Liga Nazionaleko hirugarren mailan ariko da herriko taldea, pasa den urtean mantentzea lortu ostean.

Ostadar eta beste 13 talde ariko dira nor baino nor Hirugarren Nazionalean, datorren denboraldian: Bilbo CFS, Bilkoin FS, Egintza CD, Elorrioko Buskantza, Goierri KE, Internacional CD, Lagun Onak CDA, Laskorain KE, Meatzari CDF, Presion Break CDFS, Soloarte FS, San Jorge Santurtzi FS eta Sasikoa CD.

Urrian hasi eta maiatzean bukatuko da liga; maiatzaren 8an jokatuko dute azken jardunaldia.