Giro ederra zineaz gozatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2015eko uztailaren 10a

Aurten ere, Okendo zinema taldea eta Lasarte-Oriako Udalaren elkarlanari esker, lasarteoriatarrek uda honetan zineaz gozatu ahal dute kalean.

Gieo ederran bart hainbat herritar hurbildu ziren lehen saioa ikustera eta ‘La vida inesperada’ komediaz gozatu ahal izan zuten.

Filmean Jorge Torregrosa zuzendariak New Yorkera joandako aktore baten istorioa kontatzen du, Juanito. 

Han ez du esperotako arrakasta lortzen eta ahal duen lanetan aritzen da. Bere lehengusu arrakastatsuaren bisitak agerian utziko du bi gizonen errealitatea. 

Adi jarraitu zituzten herritarrek bi pertsonai hauen tirabira eta bizi dituzten nahaste-borrasteak.

‘Lucy’

Uztailaren 23an, berriz, fientzia fikzio eta efektu bereziak gogoko dituztenen gustoko filma eskainiko da, Luc Bessonek zuzendu eta Scarlett Johansson protagonista den 'Lucy' filma . 
Hitzordua 22:00etan izango da Okendo plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Elizatze plazara eramango da proiekzioa.