Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako Lanbideren laguntza deialdiaren babesean, Donostia-Beterri bailarako Udalek, hala nola, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek, enplegua sustatzeko asmoz, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak dituzte martxan. Tokiko enpresei zuzenduta dago diru laguntza lerro hau eta bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbiden inskribatutakoak kontratatzea du helburu.
2015eko aurrekontuan 110.250 euro aurreikusi dira diru-laguntza honetarako. Enpresek diru-laguntza honen onuradun izateko Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan-eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute eta Lanbidek proposatutako izengaien artean egin beharko dute hautapena.
Kontratazio hauek burutzen hasteko 2015eko ekainaren 22tik aurrerakoak dira. Diruz lagundutako kontratuek 2016ko maiatzaren 31 baino lehen bukatu behar dute, 6 hilabete gorako kontratuak izan ezik. Hala ere aipaturiko data baino lehen amaitu beharko dute kontratuaren lehendabiziko 6 hilabeteak.
Enplegurako laguntza ekonomikoak, 3.000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko eta 6.000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko. Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.
Diru laguntzak gehikuntza izango du 55 urtetik gorako iraupen luzeko langabetuak kontratatzeagatik. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango.
Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute gutxienez eta kasu honetan adierazten den diru-laguntzaren erdia jasoko dute. Hala ere, diruz lagunduko diren kontratu moten banaketa, diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarrien IV. Eranskinean jasotzen dena da.
Enpresa edo profesional interesatuek eskaerak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 31 arte izango dute, eta Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Saileko bulegoan egin beharko da( La Salle etorbidea 6. Urigain etxea ).
Diru-laguntzak 2015eko ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte emango dira, eskaera behar bezala betea, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz.
Lasarte-Oriako kasuan, argibideak lasarteoria.eus webgunean aurki daitezke edota Dionisio Ávila udal teknikariarekin 943 376 179 telefonoan edo d.avila@lasarte-oria.org helbidera zuzenduz.