Zerbitzu sozialetako laguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 29a

Azaroaren 2ra arte edukiko dute aukera herriko elkarteek diru-laguntzak eskatzeko Zerbitzu Sozialen arloan. Interesa dutenek eskaera egin beharko dute lehenengo, eta udaletxeko erregistro orokorrean entregatu ondoren.

Udalak jakinarazi du 17.320 euro bideratuko direla aurten laguntza horietara, eta elkarte bakoitzak gehienez 2.800 jaso ditzakeela.