Zabalik dago aisialdiko paleta ikastaroetan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko irailaren 28a

GEPF Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak prest ditu aisialdiko paleta ikastaroak, 18 urtetik gorako emakumeei zuzendutakoak direnak. 'Emakumea Pilotari' egitasmoaren baitakoak dira ikastaro horiek. Lasarte-Orian ostiraletan izango dira saioak, 18:00etatik 19:15era bitartean. Urriaren 2an itxiko da izena emateko epea.

Urrian hasi eta ekainera bitartekoak izango dira ikastaro horiek; saio bat egingo dute astero egitasmoan izena ematen duten emakumeek. 120 eurokoa da ikastaroaren prezioa, jokalariaren asegurua barne. Interesa dutenek 943 47 63 telefonora deitu dezakete edo ainhoa.pilota@kirolak.net helbide elektronikora idatzi. 

Lasarte-Orian ostiraletan egingo dituzte lan-saioak, Loidibarren frontoian, 18:00etatik 19:15era bitartean. Donostian, Tolosan eta Zizurkilen ere burutuko dituzte entrenamenduak astero. Ikasturte amaieran ikastaroko parte-hartzaile guztiek festa ospatuko dute elkarrekin, 'Emakumea Pilotari' egunean.