Juan Mari Olaetxea pastoraltza bikarioak zuzendutako elizkizun xumea izan da gaur eguerdian San Pedro elizan egin dena. Juan Luis Murua eta Ibon Alberdirekin batera On Ramon Uribe-Etxebarria ere izan da elizkizunean.
Pastoraltzako bikarioak Lasarte-Oria, Usurbil eta Aginagako elizabarrutiko kideei "horrelako bi parroko" izateagatik zorteko direla esan die eta hauei eskaera eta beharrei aurre egin beharko dietela azpimarratu die.
Muruak eta Alberdik meza amaieran hartu dute hitza. Alberdik eliztarrei eskerrak eman dizkie prestutasuna erakutsi eta haien lana errazteagatik. Gainera, txip aldaketa bat egitera gonbidatu ditu, "nirekin ez dagoen nire aurka dagoela ean ohi dugu, baina hori aldatu nirekin dagoena nire laguna da esaldiagatik aldatu behar dugu".